Ad crumenam argudioa
Itxura
Ad crumenam argudioa (latinezko crumena, ae 'diruarentzako patrika, dirua') zerbait proposatzen duena aberatsa delako zerbait egia dela ondorioztatzean duen falazia mota bat da. Egitura hau du:
- Ak B esaten du;
- A aberatsa da,
- Beraz, B egia da.
Falazia honek oso ohikoa da artearen, filmen, bideojokoen edo musikaren kritiketan, adibidez: "X produktua kritikatu dezakezu, baina milioiak sortzen ditu, beraz merituren bat izango du".
Kontrako falazia argumento ad lazarum da.
Adibideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Hain azkarra bazara, zergatik ez zara aberatsa?
- Bill Gates eredu bat da: hain aberatsa bada, zerbait ona egingo zuen.
- Lege berri hau ideia ona da: horren aurka dauden gehienak gutxieneko soldata kobratzen duten jendilajeak dira.
- — Gizon hau inozoa da — Inozoa? Zuk baino gehiago irabazten du!